Argazkia: Karlos Corbella
Bakea, azkenik, posible dirudien honetan, guztiok dugu arreta mahai batera bildua, mahai horretan fabrikatu beharko den akordioa da gure ipar-izarra.
Ari direla, ez direla ari. Hasi direla, ez direla hasi. Ez dakigula, ez dugula zertan, oraindik, jakin beharrik.
Ari dira, ari omen dira hor, mendi tontorrean. Eta bitartean, zer egin behar dugu mendiaren magalean gaudenok?
Hori da gutako batzuen aspalditxoko kezka.
Noski, guztiok ez dugu zerbait egiteko premia bera. Askori gustatu egiten zaio zain egote hori, patxadan sentitzen dira. Horretarako ordaintzen diegu, egin dezatela politikoek.
Beste batzuk nahikoa dute beraien ohizko lan politikoarekin. Edo gutxi mugitzen dira dagokien ingurutik. Gezurra dirudi noraino zabaldu den eguneko bizitzara nor bere berdinekin ibiltzeko ohitura. Elkarlana neketsu egin arte.
Mendi gailurrean zerbait lortzen duten bitartean, hemen, kalean, gutxienez zerbait egin dezakegu, alderdi bateko militante izan edo ez: bakearen aldeko elkar lana bultzatu, hiritarron artean eraiki ditugun hesiak txirtxilatu.
Hori gabe, halako batean lortuko den akordioak zailago izango du tontorretik haranerako bidea, edo hor joango da, aldapan behera, itsasora, zeri heldu ez duela.
Sin el trabajo ciudadano
El acuerdo a que se llegue tardará años en calar hasta allí donde nosotros y vosotros vivimos. Si no impulsamos el trabajo en común y no rompemos ese vicio de hacerlo todo entre los tuyos, cada cual con los suyos, el acuerdo perderá gran parte de su eficacia.