Lokarri

Josu Zalbidea (STEE-EILASeko Batzorde Iraunkorreko kidea)

2007-02-07

Josu Zalbidea Derteaanoren iritzia akordioari buruz
Egoera zail honetan berretsi egin nahi dut inoiz baino beharrezkoagoa dela alde anitzeko elkarrizketa, berau baita tresna bakarra, bakea eta normalkuntza politikoa lortu ahal izateko, non pertsona guztiak, ideia guztiak eta proiektu guztiak aintzat hartuko diren.
Izan ere, Euskal Herriko hiritarrok eskubidea dugu bakea eskuratu eta edozein motatako indarkeriarik gabeko egoera batean bizitzeko, non inolako giza eskubideen urraketarik ez den emango, ez atentaturik, ez mehatxurik, ez torturarik, ez espetxe politika krudelik, ezta bazterketa politikorik ere. Honekin batera, Euskal Herriko hiritarrok eskubidea dugu baita ere gure etorkizun politikoaz erabakiak hartu eta berauek bermatuak izateko, benetako normalkuntza politikoa lortu nahi badugu. Normalkuntza aipatzean ez dut status quo mantentzea ulertzen, alderantziz, demokrazia sakontzeak eta justizia zabaltzeak gure gizartearen aldaketa sakonak eskatzen ditu, hasteko, hiritarrok ahalmena izan behar dugu jarduera publikoan lehentasunak definitzerakoan edota esku hartzeko erabaki politikoetan. Oreka bat eman behar da erabakiak hartzerakoan gobernuek duten jardueraren eta hiritarren parte-hartzearen artean. Momentu honetan, oreka hori ia ez da ematen eta klase politikoa eta hiritarren artean dagoen mesfidantza eta dibortzioa geroz eta handiagoa da.

Zure iritzia bidali