Lokarri

Txema Auzmendi. Herri-irratiko esataria

2006-11-16
Argazkia: Karlos Corbella

Argazkia: Karlos Corbella

Txema Auzmendiren iritzia akordioari buruz
"Akordioa" hitza entzutean hauxe datorkit bat- batean burura: pertsona, giza-talde, erakunde, gobernu, Herri, Estatu edo dena-delako bi edo gehiagoren arteko arazoren baten aurrean nolabaiteko konponketa lortzea, nolabaiteko adostasunera iristea, ados jartzea.

Nire gogoeta egiterakoan, sendi bat hartuko dut errefentzia lehendabizi eta Euskal Herria ondoren.

(1)Has gaitezen sendiarena aztertzen.

Senide batzuk elkarrekin bizi izatea ez da ia inoiz erraza izaten eta batzutan arazotsua, korapilotsua bilakatzen da. Batzutan esplizitatu gabeko bizi-arauek senideen artean sor- tzen diren kalapita eta arazoak goxatzen, konpontzen edo askatzen laguntzen dute. Ho- lakoetan nolabaiteko "isileko akordioaz" mintza gintezke. Zenbaitetan, baina, elkarrekin bizitzeko arauak esplizitatu behar izaten dira, adostasunean onartu eta "sinatu" behar izaten dira, elkar bizitza pikutara joango ez bada.

Bestetan gerta liteke -eta gertatzen da-elkarrekin etxe, baserri edo dena-delako berean bizi behar izatea, bakoitzak bestearengandik edo besteengandik aparte egon nahiago izan arren. Adibidez: norbaitek edo guztiek beste inora joaterik ez dutenean edo-ta beste inora joan nahi ez dutenean. Kasuotan alde edo pertsona ezberdinen arteko akordioa edo adostasuna ezinbesteko bihurtuko da, baldin elkarrekin bizitzen jarraituko badute.

Jakina, holako egoeretan aldeen arteko akordioa lortzea zaila izan daitekeenez, bitarte- kariengana jo lezakete alde ezberdinek, beti ere akordioa gogoan, bai-ta azken erabakia inongo epaileren esku egonda ere.

Arazo potoloa dator senideek elkarrekin bizitzeko arauak adosteko gai ez direnean, arra- zoin ezberdinak direla medio: 1) norbaitek horietariko arauren bat bidegabe edo injustu- tzat jotzen duelako, beste inoren ezarpen edo inposaketatzat hartuz; 2) adostasuna lortze aldera norbaitek -agerian zein ezkutuan-xantaia, mehatxua edo-ta bestelako trikimai- luren bat erabiltzen duelako.

Ba al du auzi honek irtenbiderik, teorian bederen? Elkar bizitza hautsi eta eragindako guztiak edo batzuk beste etxe batera aldatzea, adibidez. Honek ez du arazoa konpontzen, baina irteera ematen dio posible izanez gero, noski. Agian 3. pertsonaren baten bi- tartekaritza eska daiteke eta beronen laguntzaz auzia bideratzen edo konpontzen saiatu.Egoera zaildu eta korapilatu egiten da, adibidez, etxea uzterik inola ere ez dagoenean (dirurik eza dela, gaixotasunen bat dela ... edo-ta horretarako borondaterik ez dagoe- nean, zio edo motibo desberdinengatik). Elkarren arteko tirabira eguneroko jaki izango da etxe horretan eta elkarren arteko harremanak goxatzea ez da bat ere erraza izango, eta ZERBAIT egin beharko dute alde ezberdinek egoera eskuetan leher ez dakien eta kalteak handiago egin ez daitezen. Epaile batengana jo beharko dute azken batean eta legearen diktamena onartu beharko dute, beste bitartekari "egokiagoren" bat bilatzeko gai izan ez badira.

(2) Euskal Herria dugu 2. puntua

Gure Herrira etorriz, bertan bizi garenon arteko akordioa nahitaezkoa dugula begitan- tzen zait. Zergatik? Gure presentzia ulertzeko arrazoinak eta historia batzutan oso ez- berdinak izan arren, elkarrekin bizitzera beharturik gaudelako: hemen bizi garen gehie- nok hemengoak gara, Euskal Herrian jaioak alegia, eta hemen bizitzen jarraitu nahi du- gu Herriaren geroaz amets ezberdinak egin arren.

Hauxe da, ene ustez, auziaren funtsa: elkar bizitzaren joko arauak Estatuak -Espainia- koak eta Frantziakoak-jartzen dizkigutela eta guretako talde batek joko arau hauen markoa ezarpentzat hartzen duela eta, ondorioz, arbuiatu egiten duela. Hala ere, batzuek eta besteek hemen bizi beharra dute halaxe nahi dute-eta.

Posible al da -gerra jarduera eta borroka armatua, indarkeria baztertuz-alde desberdi- nen arteko akordioren bat lortzea? Baietz uste dut, bat ere erraza izango ez bada ere.

Baldin arazoa edo auziaren korapiloa joko arauen markoa nork (Euskal Herria beren baitan hartzen duten Estatuek ala Euskal Herriko bizilagunek) ipintzen duen argitzean badago, orduan justiziazkoa iruditzen zait alde baten edo bestearen gainetik dagoen eta denoi dagokigun ZERBAIT bilatzea. Zer izan liteke ZERBAIT hau? Nire iritziz, giza eskubideak -norbanako eta Herrienak-bereganatu dituen DEMOKRAZIA sistema lehenestea. Baldin alde biek demokraziaz adostutako ulerpenera edo gutxieneko adostasunera heltzeko gai ez balira, orduan -senideen artean gertatzen zenaren antzera-kan- poko (nazioarteko?) laguntza bilatu beharko lukete. Laguntza hau aurkituz gero, marko amankomuna adostu eta zehaztu beharko lukete. Ene ustez, marko honek -zuzena edo justua izango bada-bi aitorpen hauek jaso beharko lituzke: batetik, Euskal Herria He- rria dela eta, bestetik, Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea duela (honen erabil-pena eta ariketa edo aplikazioa beste kontua badira ere), eskubide hau gauzatzeko eta ibiltzeko bideak bertako herritarron esku gelditzen direlarik (demokrazia sistemari da- gokionez, gehiengo-gutxiengo legeen joko barruan, noski). Herritarron erabaki-gaita- suna edo ahalmena onartuko ez balitz, gure Herriaren autodeterminazio-eskubidea hitz hutsala baino ez litzateke.




Zure iritzia bidali