0. Aurkezpena
Petronorrek bere URF proiektua (Koke Planta izenarekin ezagunagoa) aurkeztu izanaren harira, eztabaida sortu zen eskualdean planta hori eraikitzearen egokitasunaren inguruan.
Egoera aintzat hartuta, Meatzalde Bizirik Elkarteak beharrezkotzat jotzen du herri-kontsulta bat egitea herritarren hitza entzuteko. Beharrezkoak diren 1.200 sinadurak bildu dira Udalari eskatzeko kontsultaren antolakuntza bere gain hartzea. Gaia osoko bilkuran aurkeztuta, uko egin zioten zeregin horri. Horregatik, kontsultaren antolakuntza bere gain hartzea erabaki du elkarteak.
Batzorde bat eratu da kontsulta antolatzeko. Muskizko herritarrek beren nahia askatasun osoz adierazteko prozesu demokratiko eta gardena bermatzeaz arduratuko da batzorde hori.
Bermeen Batzordeak, sentsibilitate ezberdineko gizon eta emakumeek osatua eta Muskizen eraikitzekoa den URF proiektuari buruz 2009ko martxoaren 1ean egitekoa den herri-kontsultan bitartekari jarduteko eratua, bere gain hartu du prozesu demokratiko eta garden bat bermatzeko konpromisoa Muskizko herritarrek beren hitza askatasun osoz adieraz dezaten, inongo derrigortzerik gabe, aurreikusitako Koke Plantari buruz egingo den galdera argiaren aurrean. Honakoa da galdera:
Ados zaude Muskizen koke planta eraikitzearekin?
Alderdi politikoen irizpidea:
- EA ta PSE (gobernu-organoa): obra-baimena eman zuten, EAko kupularen eta alderdiak Muskizen dituen zinegotzien artean adierazpen ezberdinak egon arren.
- EAJ (udal oposizia) eta PP: planta eraikitzearen alde.
- EB, Aralar , Ezker Abertzalea: planta eraikitzearen aurka
Argibide gehiago:
Muskizko Udala
El Alcalde de Muskiz (EA) avala la celebración de la consulta popular sobre la planta de coke (2008ko azaroak 8)
El Ayuntamiento de Muskiz concede la licencia para construir la planta de coke (2009ko otsailak 10)
1. Lokarriren parte-hartze proposamena
Lokarrik kontsultan modu honetan parte-hartzea proposatzen da: Bermeen Batzordeari segimendu eta sostengu lana eginez, beste erakunde batzuekin, hala nola Parte Hartuz edo Ekologistak Martxan taldeekin, Kontsultaren edukian sartu gabe baina bai prozedura gardena eta demokratikoa izaten lagunduz.
Sostengu hau horrela zehaztuko da:
1- Lokarri Bermeen Batzordeko partaide dela jakinaraziko dute,
2- kontsultan behatzaile jardutera gonbidatuko dira Lokarriren laguntzaileak.
2. Bozketa
Proposamen hau bozkatzea proposatzen zaie Lokarriren laguntzaile guztiei. Bozketa Lokarriren Foru pribatuan zabaldu da.
Korreo elektronikoz ere bozka daiteke, info@lokarri.org helbidean
Hiru bozka-aukera ematen dira ondorengo galderarako (bai, ez eta abstentzioa):
Ongi deritzozue Lokarrik parte-hartzea Muskizko kontsultaren segimendua egiteko eratu den Berme Batzordean?
- Bozketa otsailaren 23an, astelehenean, 13.00etan, bukatuko da.
- Foru pribatuan ere bada gai honi buruz iritzia emateko aukera.
- Foro pribatuan sartzeko kode bat beharrekoza dela oroitarazten dizuegu. info@lokarri.org helbidean eska dezakezue.