Lokarri


Eta hau azaroaren 17a da zure laguntzari esker

hoja con firmas
Hau da zure partaidetzaren emaitza
 
Orain, inoiz baino gehiago, zure laguntza behar dugu azaroaren 17an milaka lagun elkar gaitezen nahi baitugu herri-kontsulta baten deialdia sostengatzeko. 
 
Iragan martxoaren 31n Lokarrik abian jarri zuen sinadura-bilketa kanpaina bat. Nafarroako Legebiltzarrean herri-kontsulta baten deialdiaren aurkezpena laguntzeko ziren sinadura horiek. Herri-kontsulta baten deialdia zibismoan, bakean eta demokrazian oinarrituriko proposamena da gizarte bezala elkartzen gaituena zehazteko eta gure aniztasuna modu eraikitzailean kudeatzeko. Lokarrik galdeketa egin dadin proposatzen du nafar gizarteak aukera izan dezan hitza egiteko hain garrantzitsuak diren bakea eta bizikidetza gaien inguruan.

 

Zu bezalako 200 pertsona behar ditugu

 

Azaroaren 17an sinadurak biltzeko 50 mahai atera nahi ditugu kalera. Hori lortzeko, larunbat goizean mahai horien atzean egoteko prest dauden 200 pertsona behar ditugu. Zure laguntzari esker, milaka kolaboratzaile eta sinatzaileen artean mezu argi bat bidaliko duen mobilizazio erraldoia izango da azaroaren 17a: bake-prozesuaren porrotak eragindako etsipena eta gero, erabakitzeko aukera izan nahi dugu gure nahiak, biolentziaren amaiera, bazterketarik gabeko elkarrizketa eta askoren arteko akordioa alegia, errespetatuak izan daitezen.


Eman zure izena ekimen honetan parte hartzeko

Zure izena eman eta herri-kontsulta baten aldeko Egunean parte hartzeko hainbat modu dituzu: orrialde honen galdetegia hau betez, edo 902 42 10 10 telefono zenbakira deituz. Zurekin harremanetan jarriko gara mahaiak zein tokitan eta ordutan ipiniko diren zehazteko. 

Izena:
1. Abizena:
2. Abizena:
Helbidea:
Herria: K.P.:
Tel:

Oraindik sinatu ez baduzu, egin dezakezu hemen edo 902 42 10 10 telefonora deituz.

Zure inguruan sinadurak jaso ditzazun esku-paperak ere bidaltzen ahal dizkizugu.

Diruz laguntzeko klikatu hemen.



 

Kanpainaren emaitzak