Lokarri


Nazioarteko Konferentziaren arrakastaren ondotik, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak zure laguntza behar du

 

Harremanetarako Nazioarteko Taldea lanean ari da aurtengo otsailetik bake prozesu bat bultzatzeko. Berriki jazotako gertaerek, hala nola Donostiako Nazioarteko Konferentziak eta ETAren indarkeriaren etetearen iragarpenak, erakusten dute nazioarteko erraztaileen lana ezinbestekoa izan dela pauso erabakigarri hauek eman ahal izateko.

 

Bere lana areagotzea da Harremanetarako Nazioarteko Taldearen borondatea une historiko honetan finkatzen eta aurrera egiten laguntzeko, alderdi politikoen artean elkarrizketa deituz eta bultzatuz. Harremanetarako Nazioarteko Taldearen lagunen laguntza ezinbestekoa izan da orain arte ekimenaren beharrezko euskarri sozial eta ekonomikoa ekarri baitu.

 

Horregatik, zure laguntza eskatu nahi dizugu. Harremanetarako Nazioarteko Taldeak eginkizun egokia gauzatu duela uste baduzu eta datozen hilabeteetan betekizun horrekin jarrai dezaten nahi baduzu, 10 euroko dirulaguntza ematea eskatzen dizugu Taldearen lanaren eta inplikazioaren kostuei aurre egiteko. Lokarri, bere aldetik, HNTk egingo duen lanaren informazioa zure esku jartzeaz arduratuko da. Gainera, http://hnteuskalherria.org/ helbidean HNTri eta bere lanari buruzko informazio gehiago topatuko duzu.

 

Dena den, eskerrik asko guztiarengatik. Lan egiten jarraitzea da Lokarriren borondatea euskal gizartearen eta nazioarteko erraztaileen arteko lankidetzak bere fruituak ematen segi dezan.

 

 

/ Lagundu Harremanetarako Nazioarteko Taldeari /

Kanpainaren emaitzak