Beste berriz ere zazpuztuta geratu dira gure gizartearen bake-itxaropenak. Beste aukera bat galdurik eta gizartearen gehiengoaren bake, elkarrizketa eta akordio nahiei esrrespeturik ez.
Konponbiderako baliagarria izango den errezeta berri bat dastatzeko ordua da. Herri-kontsulta bat deitzeko ordua da ondorengo helburuak kontuan hartuta:
- ETAk biloentzia bazter dezan eskatzea
- bazterketarik gabeko elkarrizketaren alde egitea gure arazoak konpontzeari begira
- bakean eta demokrazian oinarritutako akordio bat lortzeko beharra azpimarratzea
Euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko gaitasuna eduki behar du. Herritarrek dute beren arazoak konpontzeko giltzarria eta aintzat hartu beharra dago kontsulta baten bidez demokratikoki hitz egiteko duten gaitasuna.
Zure sinadura behar dugu Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroakoari kontsulta baten deialdia eskatzen laguntzeko. Ezin dugu etsi. Gaur, inoiz baino gehiago, herritarren nahia entzunarazi beharra dago.
Utzi zure sinadura ekimen honen alde, formulario hau betez:
Sinadura
Argitalpena: Kontsulta. Herritarren partaidetza bake-prozesu batean