Lokarri


Kontsulta bat egin behar dugu

Gernika, Azaroak 9

Bakearen eta normalizazioaren aldeko herri kontsulta bat

Azaroaren 9an, Gernikan, hitzordua daukagu bakearen, elkarrizketaren, akordioaren eta kontsultaren alde

 

Eman izena boluntario lanetan jarduteko. Hemen klikatu

Kontsulta batean parte hartzeko eskubidea dugu

Bakerako prozesua desblokeatzeko herri kontsulta bat deitzea aldarrikatzen ari da Lokarri, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sarea, 2007ko martxotik. Urte asko lanean aritu ondoren biolentzia buka dadin eta Giza Eskubideekiko, elkarrizketarekiko eta akordioarekiko errespetuaren alde, euskal gizartea nahikoa heldua da bere nahia demokratikoki, zuzenean eta bakean adierazteko.

Berriz ere bortizkeria, Giza Eskubideen urraketak, bazterkeria, ukapenak elkarrizketari, konfidantza ezak eta adostasunen suntsiketak pairatzen ari gara eta arazoen konponbidea oztopatu baino ez dute egiten. Gainera, euskal gizarteari galarazi egiten zaio herri kontsulta batean bere nahia adieraztea.

Kontsulta bat egitea eta parte hartzea oinarrizko eskubide demokratikoa da, legezkoa eta komenigarria bakearen, elkarrizketaren eta akordioaren alde aurrera egiteko eta horiek sustatzeko. Herri kontsulta baten deialdia aldarrikatzeko bidea hasi besterik ez da egin. Lanean eta ekimena bultzatzen jarraitu behar da herritarrek beren nahia adierazteko aukera izan dezaten konsulta batean.

Herri kontsulta bat egin behar dugu Gernikan

Bakearen eta normalizazioaren aldeko herri kontsulta batera deitzen du Lokarrik Gernikan, euskal gizartearentzat erreferentzia sinboliko handiko tokian. Beste edozein kontsulta bat bezala antolatuko da kontsulta hau, baina ofiziala izan gabe. Horregatik, hauteslekuak zabalduko dira, hautestontziak egongo dira, kanpaina botoak eskatuz, zenbaketa, etabar.

Herri horretako biztanleei zuzendua dago kontsulta, baina Gernikan bizi ez diren pertsona guztiek izango dute parte hartzeko aukera, ekimena antolatzen lagunduz edota boto elektronikoa emanez www.gernika2008.org web orrian.

Herri kontsultak gure arazo propioak konpontzeko tresna demokratiko bat direla erakusteko agerraldi praktiko bat izatea nahi dugu kontsulta hau, Europako beste toki batzuetan egin ohi duten bezala, normaltasunez gauzatzen baitituzte herri kontsultak. Gainera, uste dugu baliagarria izango dela bake eta normalizazio politikoaren prozesua desblokeatzea ahalbidetuko duten baldintzak finkatzen saiatzeko.

Gainera, mobilizatzeko aukera bat izatea nahi dugu eta erakutsi nahi dugu herri kontsultak herritar guztien eskubidea direla. Horregatik, honako helburua proposatu dugu: 300 boluntario mugiaraztea eta gutxienez Gernikako herritarren %50ek kontsultan parte hartzea.

Kontsultaren galdera

Komenigarria eta zilegi iruditzen zaizu herri kontsultak egitea bake prozesua bultzatzeko eta bazterkeriarik gabeko elkarbizitza demokratikorako akordio politiko bat exigitzeko?

Eman izena boluntario lanetan jarduteko

Azaroaren 9ko kontsulta antolatzeko 300 boluntario behar ditugu. Hautesmahai bateko kide izatea, goizeko 10.00etatik arratsaldeko 7.00etara, izango dute eginbeharra, baina soilik ordu batzuk egoteko aukera ere badute. Izena emandako pertsona guztiekin jarriko da harremanetan Lokarri laguntzaren xehetasunak zehazteko.

Boluntario jarduteko izena eman nahi geroz, 902 42 10 10 telefonora dei dezakezu, info@lokarri.org helbidera idatzi, edo formulario hau bete.

Izen-deiturak: Helbidea:
Herria: Posta kodea: Tefonoa: Iradokizunak (ondo datorkizu ordutegia edo bestelako datu interesgarri batzuk):
Ekimen hau aurketzteko prentsaurrekoa

Kanpainaren emaitzak