Aurten, 20 urte betetzen dira espetxe-sakabanaketa politika masiboki martxan jarri zutela. Urtemuga honetan, euskal presoen senideen Etxerat elkarteak ekimen berezia prestatu du: sakabanaketaren aurkako ahotsak bildu eta salaketa egitea. Ekitaldia apirilaren 19an, igandean, Durangoko Landako gunean, 11.45ean, izango da eta testu bat irakurriko da han izango diren gizarte eta sindikatuetako eragileen izenean.
Gonbidapen baten bidez, Etxeratek Lokarrirengana jo du ekitaldiari gure atxikimendua eskatuz.
Galdera:
Lokarrik bere atxikimendua adierazi behar al dio ekitaldiari? (BAI/EZ)
ERAGILE SOZIAL ZEIN SINDIKALEN ADIERAZPENAK
2009ko apirilaren 19an
Eguerdi on guztioi!
Euskal Herriak urteak daramatza Euskal preso politikoen aurka daramaten espetxe politika krudela salatuaz. Ibilbide luzea Giza Eskubideen urraketa anker honi amaiera eskatuz. Ez gara soilik gu izan, nazioartean ere argi esan baitute bidegabekeria eta xantaia honekin amaitu behar dela.
Baina, argi geratu da ez dela nahikoa. Sakabanaketa politika martxan jarri zutela 20 urte luze bete diren hilabete honetan, hemen gaude. Bat eginik, politika honen antzutasuna salatzen. Begi bistakoa baita hasiera batean jarri zizkioten helburuak ez dituela bete eta sufrimendua besterik ez duela ekarri.
Euskal Herriak ezin du onartu 751 preso baldintzarik ankerrenetan, sakabanaturik, isolaturik eta bakarturik izatea. Ezin dugu onartu senide eta lagunek milaka kilometro egitea minutu gutxitan beraien maitasuna helarazteko. Ez dugu onartzen astebururo beraien bizitzak arriskuan jartzea eta sakabanaketak eragiten duen odoluste ekonomikoa jasangaitza iruditzen zaigu.
Bidegabekeria da Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatzeko sufrimendu guzti honetaz baliatzea. Beraz, Ezinbestekoa da, Euskal Herriaren aldeko hautua egiten dugunon arteko indar metaketa Euskal Preso Politikoen aurka darabilten eskubide urraketen amaiera exijituaz. Horregatik, Espainiar eta Frantziar Estatuei berriro ere honako hau exijitu nahi diogu:
Modu berean gure babes osoa eskeeni nahi dizuegu hemen bildu zareten senide eta lagunei. 20 urte gehiegi dira, baina ziur gaude guztion artean lortuko dugula: DISPERTSIORIK EZ!
Etxerat-ek Lokarriri bidalitako gutuna
Agur t'erdi
Azkenekoz, iragan den urtarrilaren 3an elkartu ginen. Orduan, manifestazio nazional erraldoia burutu genuen Bilbon. Bertan, Euskal Preso Politikoen egoera larria salatzen zuen manifestu baten baitan bildu ginen, beste milaka herritarrekin batera.
Estatuei hiru eskaera argi batzen zituen zituen manifestu horrek, guztiak Giza eskubideen errespetuaren lotuak: Larriki gaixorik dauden euskal presoak kaleratzea, zigorra betea duten presoen kaleratzea eta sakabanaketa politikaren amaiera.
Lan asko egin dugu orain arte, baina momentuz ez dugu lortu gure senide eta lagunak Euskal Herriratzea. Aurten, 20 urte betetzen baitira sakabanaketa politika masiboki martxan jarri zutela. Denbora guzti honetan, argi dago ez dituztela euren helburuak bete. 20 urte luze hauek, sufrimendua besterik ez dutela ekarri.
Urtemuga triste honetan, Etxerat elkarteak ekimen berezi bat burutuko du, Euskal Herrian zehar sakabanaketaren aurkako ahotsak bildu eta salaketa egiteko asmoz.
Horregatik berriz ere zuengana jotzen dugu. Zuen konpromisoa beharrezkoa ezinbestekoa baitugu egoera honekin behingoz amaitzeko. Guztion artean lortuko dugula sinetsita baikaude, guztion ardura delako espetxe politika honekin amaitzea.
Apirilaren 19an ekitaldi nazionala burutuko dugu, urte guzti hauetan zehar sakabanaketa politikaren aurkako jarrera hartu duzuen eragile eta herritar guztiekin batera. Idatzi honekin batera eragileei proposatzen dizuegun irakurgaia bideratzen dizuegu, ekitaldian bertan zuen ordezkari batek irakurriko lukeena. Hortaz, Durangoko ekitaldian zuen ordezkariren bat egotea eskatzen dizuegu.
EKITALDIA
Non: Durangoko Landako gunean.
Noiz: Apirilaren 19an.
Ordua: 11,45tan (oholtza ondoan)