-Gobernuaren erantzun egokia
Eman zure sostengua Bruselako Adierazpenari
"Ongietorria eman nahi diegu bere helburu politikoak lortzeko Ezker Abertzaleak proposaturiko urratsei eta publiko egin duen konpromisoari «soilik bide politikoak eta demokratikoekin» eta «indarkeria ezarekin». Gure goraipamena merezi dute. Bete-betean gauzatuta, Europako azken gatazkari amaiera emateko oinarrizko urratsa izan daiteke konpromiso hau. Gogoan hartzen dugu datozen hilabeteek bide eman diezaioketela egoera berri bati, zeinetan bakean, demokrazian eta indarkeria-ezan oinarrituriko baliabideekiko konpromisoa errealitate atzeraezina izango litzateken. Horregatik, konpromiso hau sostengatzera deitzen diogu ETAri, su-eten iraunkorra eta erabat egiaztagarria iragarriz. Halako adierazpenak, espainiar gobernuaren erantzun egokia jasota, ahalbidetuko luke ahalegin politiko berriek eta demokratikoek aurrera egitea, desadostasunak konpontzea eta bake iraunkorra lortzea”.
Lagun iezaiguzu ekimena ezagutzera ematen
Aurrerantzean, guztiok laguntzea da erronka nazioarteko eragileek eskaintzen diguten aukera hau finkatzeko. Horretarako, Lokarrik hainbat bide eskaintzen dizkizu:
-Posta elektroniko bat bidal diezaiekezu zure lagun eta edo senideei parte hartzera animatuz. Ekimenari atxikimendua adierazteko Lokarrik zabaldu duen orri honetako esteka emailean kopiatu baino ez duzu.
-Atxikimendua biltzeko eskupapera jaitsi eta sinadurak bil ditzakezu. Bildutako atxikimenduak Lokarriren egoitzetako batera eraman daitezke edo info@lokarri.org helbidearen bidez igorri.
-Adierazpena ezagutzera emateko eskupaperak ere eskatzen ahal dizkiguzu.
-Lokarrik antolaturiko kale-irteeretan parte har dezakezu.
-Azkenik, 10€ eman ditzakezu Bruselako Adierazpena ezagutzera emateko 30 foileto bidali ahal izateko.