Lokarri


“Torturarik ez, ilegalizazioei ez, proiektu guztien garapenari bai” manifestuari Lokarriren atxikimenduari buruzko inkesta

 
2008ko abuztuaren 24tik, Nafarroan 22 pertsona atxilotu dira Segi, Ekin edo Gestoras-Askatasunan aritu izanaren salaketapean. Gainera, 25 pertsona gehiago inputatu dituzte eta pertsona horiek epaitegietan aurkezteko beren asmoa agertu dute.

Pertsona horien senideek Lokarrira jo dute "Torturarik ez, ilegalizazioei ez, proiektu guztien garapenari bai" manifestuari gure atxikimendua eskatzeko, bai eta gure sostengu publikoa ere maiatzean egingo duten manifestaziorako.

Inkesta bat zabaldu dugu Lokarriren webguneko foro pribatuan laguntzaileek zuen iritzia eman ahal dezazuen gaiari buruz. Korreo elektronikoz ere erantzun dezakezu e info@lokarri.org helbidera idatziz edo 902421010 telefonora deituz. Bozkatzeko epea apirilaren 2an, ostegunean, 18.00etan bukatuko da.

Galdera:

Lokarrik bere atxikimendua adierazi behar al dio manifestuari?

BAI
EZ

“Torturarik ez, ilegalizazioei ez, proiektu guztien garapenari bai” manifestua
 
Abuztuaren 24tik Nafarroan 19 pertsona atxilotu dira Segi, Ekin edota Kale Borrokan aritu izanaren akusazio orokorrarekin. 19 pertsona horietatik 17 inkomunikatuak izan dira, 17 horietako 15ek torturak salatu dituzte. Hauetako 3k ospitaletik pasa behar izan dute. 5 egunez ez zen jakin pertsona bat atxilotua izan zela, epailearen aurretik igaro arte inork bere atxiloketaren berri eman ez zuelako.

Pertsona hauen etxeetatik pegatinak, kartelak, arropa, itxulapikoak, dirua, familia osoen ordenagailuak eta material informatikoa, presoei idatzitako eskutitzak, egutegiak eta oktabillak eraman dituzte. Gainera, Polizi Espainolak 25 pertsona gehiagoren kontrako inputazioak sortu ditu. Pertsona hauek epaitegietan aurkezteko bere asmoa adierazi dute.

44 pertsona hauek guztiak pertsona langileak dira, bere auzo eta herrietan eremu ezberdinetan lan egiten duten personak dira. Denek lan publikoa egiten dute gizarte hau aldatzeko nahairekin, bidezkoagoa den gizarte bat eraikitzeko nahiarekin. Bertsio ofizialak, berriz, eraginkortasun polizialari esker terrorista arriskutsuak atxilotu direla adierazi du.

Baina eraginkortasun polizialaren errealitatea eta egia bestelakoak dira eta hurrengo moduan funtzionatzen du: lehenengo bere auzo eta herrietan eremu ezberdinetan lan egiten duten personak atxilotu eta inkomunikatzen dituzte beren militantzia politikoarengatik. Gero, inkomunikazioak baimentzen duen inpunitatea dela medio, poliziak inputazioak sortzen ditu torturapean, atxilotuei autoinkulpatzera eta beste pertsona batzuk inkulpatzera behartuz. Geroago, politikoki interesatzen zaienean, inputatu dituzten pertsonak atxiotu egiten dituzte, inkomunikatzen dituzte, torturatu... eta zerrenda handitu egiten da.

Eskubide urraketa hauek gertatzen jarraitzeko prest ez gaudenez, Estatuari exijitzen diogu:

  1. Inkomunikazioa baimentzen duen legea idargabertu dezan, NBEko azkeneko txostenak eskatzen duen bezala, torturarekin bukatuko dela ziurtatzeko.
  2. Erakunde sozial eta politikoen ilegalizazioak baimentzen dituzten legeak indargabetzea, oinarrizko eskubideen urraketekin bukatzea. Hala nola, elkartzeko eskubidea, antolatzeko eskubidea, manifestazio eskubidea, adierazpen askatasuna izateko eskubidea...
  3. Beraz, modu honetan, edozein giza, kultur edo proiektu politiko garatzea baimentzea, bakoitzaren gaitasuna izanik mugak eta topeak ezartzen dituena.

Eta gure desadostasuna ageriago adierazteko, MAIATZEAN burutuko den mobilizazioan parte hartzera edota antolatzera konpromotetitzen gara hurrengo leloa izango duena: "TORTURARIK EZ, ILEGALIZAZIORIK EZ, PROIEKTU GUZTIEN GARAPENARI BAI".

Kanpainaren emaitzak