Lokarri

Lokarrirekin bat egin

Herritarrek zuzenean parte hartzeko gune bat ekaintzen du Lokarrik

Egungo bizimodu, harreman eta komunikazio ohitura, antolatzeko era eta aktibismo sozialera egokitu nahi du Lokarrik bere antolakuntza sistema. Aldakorrak dira egungo harreman eta komunikazio erak, bat-batekoak, eta, askotan, sare gisara funtzionatzen dute. Horregatik, ugaria izan behar du partaidetza edo lankidetza eskaintzak, batetik; bestetik, bereizi egin behar dira partaidetza lanak eta kudeaketa edo erabakitze organoenak.

1- LAU ERATAKOPARTAIDETZA ESKAINTZEN DU LOKARRIK:
Lagunak, Erkideak, Tokian tokiko foroak (tokian tokiko taldeak), Bazkideak

Lagunak. Lokarriren lagunak

  • Todas las personas que se inscriban como amigas de Lokarri, recibirán información sobre las iniciativas de esta red ciudadana así como el informe trimestral del observatorio social del proceso de paz (por correo electrónico, a no ser que indiquen de manera expresa su deseo de recibir dichas informaciones por correo postal). Los amigos y amigas de Lokarri tienen un cauce directo para ofrecer sus opiniones en esta página web o esribiendo a info@lokarri.org o acudiendo a cualquiera de las sedes de Lokarri.

Erkideak. Lokarriren laguntzaileak

  • Lokarriren funtzionamendu, kanpaina edo ekimenetan laguntzeko prest daudenak dira Erkideak. Eurek erabakitzen dute zer laguntza eta zer mailatakoa eman. Horretarako, galdetegi bati erantzun behar diote, eta hainbat aukeraren artetik bat hautatu. Hiru hilean behin herrialdeka egiten diren batzarretara deitzen zaie, baita Batzar Nagusietara ere, eta erabakitzeko ahalmena dute.

Tokian tokiko foroak. Lokarriren tokiko taldeak

  • Lokarriren laguntzaileek eurek antolatzen dituzten erakundeak dira. Tokian tokikoak izan daitezke Foroak, edo gaikakoak, sektorekakoak edo aldarrikapenen araberakoak. Laguntzaileen eskubide/betebehar berak dituzte Sarean, eta arduradun baten bidez jartzen dira harremanetan Koordinazio Batzordearekin. Hiru hilean behin egiten diren herrialdeko batzarretarako deitzen zaie Foroetako kideei, baita Batzar Nagusira ere. Erabakitzeko ahalmena dute.

Lokarriren laguna edo korabolatzailea edo tokian tokiko foro baten kidea izateko formularioa

Bazkideak. Lokarriko bazkideak

  • Lokarriko bazkideek hileko kuota ordaintzen dute proiektua finantzatzeko. Bazkide izateaz gain, Lokarriren lagun, laguntzaile edo Foroetako kide ere izan daitezke aldi berean. Informazioa jasotzen dute hainbatean behin, baita Haritu aldizkaria eta erakundearen gainerako argitalpen guztiak ere. Lokarriren batzar eta ekitaldi guztietan har dezakete parte.Lokarriren bazkidea izateko formularioa


2- ERABAKI ETA ANTOLAKUNTZA ERAKUNDEAK HIRU DIRA:

  • Batzar Nagusia. Hau da gure erabaki erakunderik gorena. Bi urtean behin elkartzen da Ohiko Batzar Nagusia; ohiz kanpokoa, berriz, Koordinazio Batzordeak, Herrialde Batzarrek edo laguntzaileek hala erabakitzen dutenean. Batzar Nagusiak onartzen ditu balantzeak eta jarduera ildo nagusiak. Lokarriren sorrerako oinarrietan aldaketaren bat egiteko, Batzar horren gehiengo absolutuaren onespena behar du.
  • Herrialde Batzarra. Erakunde horrek garatzen ditu Batzar Nagusiaren erabakiak, baita hiru hilean behingo jarduera planak eta urteroko aurrekontuak onartzen ere, Koordinazio Batzordearen proposamenak direla medio betiere. Hiru hilean behin egiten da ohiko batzarra; ohiz kanpokoa, berriz, Koordinazio Batzordeak edo laguntzaileek hala erabakitzen dutenean.
  • Koordinazio Batzordea. Batzorde hori da organo eragile iraunkorra. Batzar Nagusiaren erabakiak garatu eta jarduera plan zehatz bihurtzen ditu. Herrialde Batzarren onespena behar du plan horiek gauzatu eta kudeatzeko. Koordinazio talde txiki eta eraginkorra osatu behar du, eguneroko jardunean kudeaketa lana egiteko eta erabakiak hartzeko. Hamabostean behin egiten du ohiko bilera, eta behar den guztietan ohiz kanpokoa.
Lokarriren erabaki eta antolakuntza erakundeei iradokizunak eta beste motatako azalpenak bidaltzeko bete ezazu hurrengo formularioa:

Lokarriko zuzendaritzari aholkuak