Bake prozesu baten bidea luzea da eta ezinbestekoa da gizartearen parte hartzea. Zentzu honetan, Lokarrik gizartearen parte hartzerako esparru zuzen hau eskaini nahi du parte hartzeko zein bide eskaintzen du Lokarrik?
Herritarren sarean
Nahi duzun moduan Lokarrin izena emateko aukera aurkituko duzu hemen, informazio pribilegiatua eta aldizkakoa jasotzetik herritarren sare honen funtzionamenduan zuzenean parte hartzeko modura.
Behatokian sozialean
Eman ezazu zure izena Bake-prozesuaren Behatoki Sozialean parte hartzeko eta bakeari eta bizikidetzari buruz zure iritzia plazaratzeko eta aurrerapauso garrantzitsuak ematen laguntzeko ideia eta proposamen berriak iradokitzeko aukera izango duzu.
Lokarriren bazkide eginez
Lokarrik dirurik egin nahi ez duen erakundea da eta bere finantziazioaren oinarrian hilero bere bazkideek bideratzen dituzten dirulaguntzak daude.