Hurren, herritarren sare honekin kolaboratzeko dituzun bide desberdinak zehazten dizkizugu. Orrialde honen bukaera aldera aurkituko duzu izena emateko bete beharreko galdetegia.
Akordioaren eta herri kontsultaren aldeko herritarren sarean diharduten guztiak dira Lagunak, baita elkarrizketaren aldeko Kanpoko sarekoak ere. Informazioa jasotzen dute, zuzeneko bideak dituzte bere iritziak guri helarazteko, eta, nahi izanez gero, nahi duten erara lagun diezaiokete Lokarriri.
Lokarriren funtzionamendu, kanpaina edo ekimenetan laguntzeko prest daudenak dira Erkideak. Eurek erabakitzen dute zer laguntza eta zer mailatakoa eman. Hiru hilean behin herrialdeka egiten diren batzarretara deitzen zaie, baita Batzar Nagusietara ere, eta erabakitzeko ahalmena dute. Parte hartzeko hurrengo aukerak daude:
Lokarriren laguntzaileek eurek antolatzen dituzten erakundeak dira. Tokian tokikoak izan daitezke Foroak, edo gaikakoak, sektorekakoak edo aldarrikapenen araberakoak. Laguntzaileen eskubide/betebehar berak dituzte Sarean, eta arduradun baten bidez jartzen dira harremanetan Koordinazio Batzordearekin. Hiru hilean behin egiten diren herrialdeko batzarretarako deitzen zaie Foroetako kideei, baita Batzar Nagusira ere. Erabakitzeko ahalmena dute. Tokian tokiko foroak daude Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herri zein auzotan, hala nola Madril eta Bartzelonan.